Gizonetan Elorrioko Julen Zengotita izango da parte hartzaileetariko bat. Getxoko taldeko Igotz Ardeok, Beñat Amadek, Ugaitz Perezek eta Jon Tobarrak, eta Jasoka taldeko Ioritz Jimenezek osatuko dute seikotea. Emakumeetan parte hartzaile bi daude: Estibaliz Meseger eta Nerea Sanz. Txapelketaren ondoren, erakustaldiak izango dira: Aitzol Atutxa eta Julen Larrea trontzan eta aizkoran, Laura Perez eta Alex Merlo harri jasotzen, eta Nerea Sanz eta Igotz Ardeo orga jokoan.