[EGITARAUA] Elorrion Mendi Astea antolatu dute azaroaren 17tik 21era

J.D. 2025eko azaroaren 13a

'Una mirada atrás, el arte de equipar' ikusentzunekoaren trailerreko irudi bat. (kutunka.com)

Emanaldiak, hitzaldiak eta askoz gehiago izango da.

Erdella Mendizale Taldeak ekimenez beteriko egitaraua osatu du aurten ere Elorrioko mendi astearen barruan. Azaroaren 17an hasi eta 21ean amaituko da Erdellako batzar orokorrarekin. Hona egitarau osoa.

AZAROAK 17-28, ITURRI KULTUR ETXEAN

  • Elize Azurmendiren margo erakusketa: 'Krokis artean'.
    Azurmendik mendi-paisaiak eta eskalada-ibilbideak bere estilo pertsonal eta artistikoarekin irudikatzen ditu.

AZAROAK 17, 19:00, ITURRI KULTUR ETXEAN

  • Ana Zamorano: 'Konfiantza itsua'.
    Begoña eta Ridouaneren bizitzari buruzko hausnarketa da. Gaixotasun berak jota, erretinosi pigmentario, ondarrutarrak eta bereberrak (amazigh) mendiko bidea elkarrekin egingo dute. Marjinatuak eta desgaitu fisiko eta pisikikoak laguntzen dituen elkarte bati esker mendira hurbilduko dira, Gorbeia eta Toubkal gailurretara, hain zuzen. Helburua, jakina, ez da tontorrera heltzea bakarrik, baizik eta gaindiezinak ematen dituzten buruko mugak atzean uztea. Trailera HEMEN IKUSGAI.

AZAROAK 18, 19:00, GAZTETXEAN

  • Alfonso Garcia: 'Una mirada atrás, el arte de equipar'.
    Sinopsia: "Oso eskalatzaile gutxik prestatzen ditu eskalada bideak. Euskal Herriko lau eskalatzaileen begiradari esker erabat ezezaguna den mundu batera hurbilduko gara. Euren bizitza ikasgai eta pasio bat elkargune".

AZAROAK 19, 19:00, ITURRI KULTUR ETXEAN

  • Igone Mariezkurrena: 'Lesotho, Afrikako mendietako erresuma bizikletaz'.
    Sinopsia: "Aurrenekoz Lesothoren berri izan nuenean, kokalekua bilatu behar izan nuen mapan; horrek izugarri erakarri ninduen. Azaleraren %80k 1.800 metrotik gorako garaiera du, horregatik esaten diote Mendietako Erresuma. Orografia menditsuak eta turismoa sustatzeko harribitxi nabarmenik ez edukitzeak nahikotxo isolatu du Lesotho urteetan. Nor ote dira manta, katiuskak eta pasamontañasa soinean bizi diren horiek? Txirrinda baino bidelagun hoberik ez zitzaidan bururatu Afrika ezezagunenean murgiltzeko".

AZAROAK 20, 19:00, ITURRI KULTUR ETXEAN

  • Vega, Saul, Jose Maria, Celia: 'Mas allá de las alturas: expedición familiar en el Himalaya'. Indiako Himalaya urrunean, Espainako familia batek 6000 metroko  gailur bi igotzea erabakitzen du, bertan bere ume txiki bi daudela. Laguntza ekonomiko barik, talde profesional barik eta kamara bat eskuan, abentura aurrera eramaten dute. Abentura honetan familia arteko ametsa garatzen dute, maitasuna eta naturarekiko errespetua lagun. Dokumental honetan Celia, Saul, Vega eta Jose Mariaren eskutik Indiako Himalaya bisitatuko dugu. Bertan hotza, altitudea eta zalantzak ikasgai bihurtuko dira.

AZAROAK 21, 18:00, KIROL ETXEAN

  • Erdella Mendizale Taldearen urteko asanblada eta luntxa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!