Jesus Mari 'Txato' Guridi elorriarra bart goizaldean hil da, EH Bilduko iturriek jakinarazi dutenez. 2019-2023 legegintzaldian Elorrioko udalbatzako eta Gobernu Taldeko kidea izan zen. Bigarren alkateordea izateaz gainera ondorengo arloetako ardura izan zuen: euskara, ingurumena, auzoak eta landa garapena. Ogibidez irakaslea zen, eta urte luzez aritu zen irakasle Elorrioko eskolan. Herriko ekimen eta mugimendu ezberdinetan ere bere ekarpena egin zuen.