Aurka kolektiboa aurkeztuko dute Elorrion

A. M. 2025eko azaroaren 7a

Konorte.

"Eszena anti-komertzialean alea jartzeko asmoagaz" sortu zuten udaberrian Aurka kolektiboa. Zapatuan, hilak 8, Elorrion aurkeztuko dute. "Beste askok bezala, ez baitugu merkatu-logikatik kanpo soilik egon nahi. Ez baitugu tendentzia despolitizatzaileetatik kanpo soilik egon nahi. Ez baitugu giro erasokor eta intseguruetatik kanpo soilik egon nahi", azaldu dute.

Egitarauari arratsaldeko 18:00etan emango diote hasiera, Aurka kolektiboaren aurkezpenagaz; gaztetxean izango da ekitaldia. Ostean, Jamaiketako disko jartzaileak Urre-berri taberna girotuko du. Egitaraua borobiltzeko, Konorte durangarrek eta Rodeo taldeak kontzertua eskainiko dute gaztetxean; 22:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrera sei eurotan salduko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!