Elorrioko Buzkantz kaleko urbanizazio lanak, amaituta

E.H. 2025eko azaroaren 6a

Elorrioko Buzkantz kaleko urbanizazio lanak amaituta, kalea berriro zabalik dago oinezko zein ibilgailuentzat.

Maiatzaren amaieran hasi zituzten lanak, eta helburua zen kalearen irisgarritasuna zein segurtasuna bermatzea eta ingurune urbanoaren kalitatea hobetzea; uholde arazoak ere hobetu dituzte. "Helburua bikoitza da; alde batetik, Elorrio bizigarriago eta gertukoago bihurtuko duten eremu irisgarriagoak eskaintzea, eta bestetik, herritarren eskaerari erantzutea uholde arazoak konponduta", azaldu dute udal arduradunek.

Bestalde, langileak San Pio kaleko lanak egiten dabiltza orain. Obrak amaitu bitartean, errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!