24 Ordu Digitalean lehiaketaren hogeigarren edizioa egingo dute asteburuan

A. M. 2025eko azaroaren 4a

2023ko edizioko argazkia.

Elorrioko 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketa ezagunaren hogeigarren edizioa egingo dute asteburuan. Barikuan, azaroak 7, laburmetraia egiteko oinarri zehatzak ezagutuko dituzte parte hartzaileek, eta ostean, 24 ordu izango dituzte film labur bat aurkezteko. Azaroaren 8ko 20:00etan . Sari nagusia 700 eurokoa izango da. 

Finalistentzako 500 euroko beste bi sari egongo dira. "Heldu da etxeko kamerei hautsa kendu eta zuen garun supersortzaileak astintzeko unea", nabarmendu dute antolatzaileek. "Jaialdiaren helburua multimedia munduaren zaleentzat parte hartze formula berria irekitzea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia berriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, ideia trebetasunak eta istorioen osaketak emaitza liluragarria eskaintzen dute beti", gehitu dute. 

Azaroaren 7an, 17:00etan, ezagutuko dituzte parte hartzaileek film laburretan erabili beharreko esaldi, objektu eta gai zehatzak. Ostean, 24 ordu dituzte filma sortzeko. Izena emateko mezu bat bidali behar da 24ordu@arriolaka.eus helbide elektronikora. 700 euroko sari nagusiaz gainera, lan finalistek 500 euroko sari bana irabaziko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!