San Pio kaleko berrurbanizazio lanak hasi dituzte Elorrion

Aritz Maldonado 2025eko azaroaren 3a

Elorrioko San Pio kalea.

Proiektuak goitik behera aldatuko du Elorrioko sarrera nagusia; lanek urtebete irautea aurreikusten dute. 

Elorrioko Udalak legegintzaldi honetako proiekturik handienetariko bati ekin dio. Hain zuzen ere, San Pio kaleko berrurbanizazio lanak hasi dituzte aste honetan. Proiektu anbiziotsua da, bai zenbaki aldetik, baita duen eraginagaitik ere. Udalak 1.830.177 euroko inbertsioa egingo du lan hauek aurrera eramateko. Lanek urtebete irautea aurreikusten du Elorrioko Udalak eta horrek ere eragina izango du egunerokoan. Berrurbanizazioagaz herriko sarrera nagusia aldatu egingo da eta horrek eragin urbanistikoa ere izango du. "San Pio kalearen berrurbanizazioak herrigunearen eta auzoen arteko lotura hobetuko du", azaldu du udalak. Lanek irauten duten bitartean, kalea itxita egongo da ibilgailuentzat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!