Genuine ligako euskal taldeen topaketa antolatu dute Elorrion

Joseba Derteano 2025ko urr. 23a, 13:00

Hainbat derbi ikusi ahalko dira Eleizalden. OIER DARRETXE

Asteburua derbiz beterik dator Elorrion. Eleizalde fubtol zelaiak Euskal Genuine Taldeen II. Topaketa hartuko du domekan, Elorrio futbol klubak udalaren laguntzagaz bultzaturiko ekimenean.

Ligan dabiltzan bost euskal taldeak batuko dira Elorrion: Deportivo Alavés Fundazioa, Athletic Club Fundazioa, SD Eibar Fundazioa, Real Sociedad Fundazioa eta CA Osasuna Fundazioa. Guztira, 10 derbi jokatuko dira 10:45etik aurrera, zelai bitan banatuta. Esaterako, Athleticen eta Realaren artekoa 12:45ean hasiko da.

Izaera ez lehiakorra
Asteburuko topaketak izaera ez-lehiakorra du, eta, beraz, ez da sailkapenik ez puntuaziorik egongo. Jardunaldiaren helburu nagusia gizarte- eta kirol-inklusioa zein parte hartzaileen arteko elkarbizitza sustatzea da, aukera-berdintasuna eta talde lana bultzatuta. "Ekimenak kluben arteko loturak sendotzea bilatzen du", ekimeneko antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!