Belen Arrazolak irabazi du bisita gidatuen lehiaketako saria

A. M. 2025ko ira. 30a, 09:22

Elorrioko Turismo bulegoak antolatutako bisita gidatuen lehiaketa Belen Arrazola durangarrak irabazi du. Hamazortzi hitzordu antolatu ditu bulegoak ekaina eta iraila bitartean, eta 80 lagun baino gehiagok parte hartu bisitetan, iaz baino gehiago. Horrez gainera, autokarabana gunea beteta egon dela azpimarratu du Elorrioko Udalak ohar baten bidez.  

"Turismo bluegora bisitari mordoa hurbildu da informazio eske. Bertako datuen arabera, 1766 lagunek bisitatu dute bulegoa ekainaren 1etik irailaren 15era". Bestalde, AEBtatik eta Latinoameriketatik gero eta jende gehiago hurbiltzen dela nabarmendu dute, "abizen euskaldunen jatorria ezagutzera, hala nola, Berrio-Otxoa eta Urkizu". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!