Jarduera sorta antolatu du Eroskik Elorrioko egoitzaren 50. urteurrena ospatzeko. Ospakizunaz gainera, lankideek "esperientziak trukatzea, loturak indartzea eta lan ingurunearen eta lan arloetako funtzioen ezagutza handiagoa sortzea" du helburu. Elorrioko egoitza toki berezia dela azpimarratu du Beatriz Aparisi arduradunak. "Hau eraikin bat baino gehiago da. Denona den etxea ere bada. Bertan kooperatibak eta langileek era erresilientean eboluzionatu dute. Gaur, eskerrak eman nahi dizkiogu Elorrioko Udalari 50 urte hauetan erakutsi duen hurbiltasunagatik eta jarrera onagatik. Zinez uste dugu bidaide ona izan dela eta ziur gaude elkarrekin hazten jarraituko dugula batera lan eginez, horrek onurak ekarriko baitizkie herritarrei eta eskualdeari". Rosa Carabel kooperatibako CEOak ere esker oneko hitzak izan ditu. "Egoitza hau Eroskiren historiaren lekuko izan da. Gune honetan bermatu ahal izan ditugu gure balioak. Gure herri eta hirietan presentzia duen erakundearen bihotza izan da, eta jendearekin eta eskualdearekin dugun konpromisoaren isla, erdigunean lankidetza jartzen duen eredu baten bultzatzaile".
Elorrioko egoitzan 1.300 lagunek baino gehiagok egite dute lan. Guztira 9.000 langile ditu Eroskik, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan langile gehien dituen enpresa da.