Pulla Azkarretako plana kentzeko eskatu dute

A.M. 2025ko ira. 29a, 11:00

Pulla Azkarreta inguruko artxibo irudia.

Ekologistak Martxan elkarteak alegazioak aurkeztu dizkio Elorrioko Udalaren Pulla Azkarreta plan partzialari.

Hainbat urte, tramite eta prozesu judizialen ondoren, uztailean onartu zuen planari hasiera ematea. Orain, baina, Ekologistak Martxanek alegazioak aurkeztu ditu proiektuak "ondorio sozialak eta ingurumenaren aurkako inpaktu larria" eragingo dituelakoan. "Aurka egiteko arrazoi nagusietariko bat lurzoru emankorra alferrik kontsumitzea da", azaldu dute ohar batean. "Larre eta lurzoru emankor gehiago hil aurretik, abandonatutako industria eremuak birgaitu eta berrerabili beharko lirateke", gehitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!