Udalak, ohar baten bidez, elorriarrak grabaketan parte hartzera gonbidatu ditu. Interesa dutenek, whatsapp bidez 689 793 804 telefono zenbakira idatzi dezakete. Esan bezala urriaren 4an hasiko dituzte grabaketa lanak. Aitor eta Izaro Arruti prestatzen ari diren ikus-entzunezko lanak "euskaldunen frustrazioak azaleratuko" ditu, eta Xorieri mintzo zen kantuko protagonisten erretratu garaikide bat egingo dute. "Bakarrizketa dispositibo gisa erabili nahi dugu zera ikusarazteko, euskaldunoi hitz egiteko eskubidea ukatzen digutenean gugan ze pentsamendu eta sentimendu sortzen diren", zehaztu dute.