[EGITARAUA] Kulotxa jaialdia ospatuko dute zapatuan Elorrion

A. M. 2025ko ira. 25a, 09:10

Artxiboko irudia.

Kulotxa jaialdia ospatuko dute zapatuan Elorrion. Egun osoko egitaraua antolatu dute bertan. Mus txapelketan parte hartzea doakoa dela azaldu dute antolatzaileek, aurretik baina, izena eman beharko dute Ortuburu elkartean edo Xelai tabernan. 

Irailak 27, zapatua

Kulotxa jaialdia

11:00etan, artisau azoka.

11:00etan, jolasak eta eskulanak Kalaka eta Panpotxen eskutik.

17:00etan, mus txapelketa (izena emateko, Ortuburun eta Xelai tabernan).

18:00etan, txokolatada.

20:30ean, afari-kontzertua Anuk eta Elenegaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!