[BIDEOA]: 'Gorbeiatik Anbotora' bidaia musikalaren bideoa kaleratu dute

E.H. 2025ko ira. 18a, 13:07

Elorrioko eta Arratiako musika eskoletako ikasleek 'Gorbeiatik Anbotora' emanaldia eskaini zuten ekainean, Musikaren Egunaren aterkipean. Arriolan egin zuten emanaldia, eskualdeko musikari eta kirolari ugariren parte hartzeagaz. Musika eskolek kontzertu haren bideoa kaleratu dute oraintsu. 

Elorrioko eta Arratiako musika eskolek elkarlana hasi zuten iaz, 'Anbototik Gorbeiara' zein 'Gorbeiatik Anbotora' joan-etorriko bidaia musikala sortzeko. Iaz, Igorren egin zuten emanaldia, eta aurtengo ekainean, Musikaren Egunean, Arriolan izan ziren kontzertua eskaintzen. Bertan, Elorrioko Besaide Band taldeak eta Arratiako ikasle gazteen Gorbeia Ensemble taldeak aritu ziren, eskualdeko musikari eta aurpegi ezagun ugari ondoan. Ikasleen kontzertuan parte hartu zuten Lor taldeko Landerrek eta Kimetzek zein Moonshine Wagon taldeko musikariek. Era berean, Goizeder Abendibar harri-jasotzaileak eta Oihana Azkorbebeitia korrikalariak ere parte hartu zuten, baita Elorrioko eta Arratiako dantzariek ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!