2010eko hamarkadan zehar bederatzi gurutzeak zaharberritzeko lanak egin zituzten, dena dela, euriak eta gainontzeko elementuek harria zikintzen dute, eta iaz bigarren erronda bati ekitea erabaki zuen Elorrioko Udalak; 2024an, Santa Ana gurutzea zaharberritu zuten. Txanberi gurutzean, goroldioa eta likenak kendu ondoren, pitzadurak itxi eta gatzak kontrolatu dira, berrintegrazio kromatikoa eginez ostera hidrofugatzaileekin babesteko. Horrez gainera, udalak bederatzi gurutzeak historikoki dokumentatu, zaharberritu, eta hauei buruzko liburua kaleratu du, ondare hori turismorako baliatzeko helburuagaz; turismo bulegoan bertan daude eskuragarri liburua zein gurutzeen planoak.
Lanaren kostua 7.707,70 eurokoa izan da, eta udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan du.