Elorrio Ferixa Nausikoak

Gaueko autobus zerbitzua indartuko dute Elorrion asteburu honetarako

A. M. 2025ko ira. 12a, 09:28

Artxiboko irudia.

Asteburu honetako autobus zerbitzua indartzea adostu dute Elorrioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Irailaren 6ko goizaldean arazoak sortu ziren autobus zerbitzuagaz, eta gertaera horiek ez errepikatzeko helburua du, akordioak. 

Besteak beste, sarbidean "ordena bermatuko dela" jasotzen du akordioak. "Udalak autobusetarako sarbidean ordena bermatuko du, eta zerbitzu hori erabiltzen duten pertsona guztiei ohartaraziko die autobusetarako sarbide ordenatua ez errespetatuz gero, autobusak hutsik joango direla", azaldu du udalak ohar baten bidez. "Akordioak bi helburu ditu: alde batetik, zerbitzua hobetzea, maiztasuna eta errefortzua nahikoa izan dadin Ferixa Nausikoetan zerbitzu hori erabiltzen duten pertsonen kopuru handiari aurregiteko; bestetik, autobus gidarien, erabiltzaileen eta funtzionarioen segurtasuna bermatzea", gehitu du. 

Hau da autobus zerbitzuaren ordutegi berria: 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!