Elorrioko liburutegiko irakurketa taldeetan parte hartzeko aukera, zabalik

A.M. 2025ko ira. 8a, 13:01

Urrian hasiko ditu Elorrioko udal liburutegiko irakurketa taldeak ikasturte honetako saioak; 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu dezakete. Bederatzi urtetik gorako umeentzako, Berba Parranda ekimena dinamizatuko du Oihana Etxegibelek. 

Euskarazko eta gaztelaniazko literatur solasaldiak hilean behin izango dira, eguaztenagaz, eta Mikel Antzak eta Monica Quijanok dinamizatuko dituzte, hurrenez hurren. Ingelesezko English Reading Cluba, ostera, bi hilean behin batuko da; Joseph Riopelle elorriarrak gidatuko du talde hori.

Parte hartzaileei liburutegiak eskainiko dizkie ikasturtean zehar irakurgai diren liburuak. Euskarazko kasuan, Adania Shibliren Detaile xume bat izango da solasgai; gaztelaniaz, Elena Ferranteren La amiga estupenda izango da, eta ingelesez Clom Toibinen Brooklyn

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!