Elorrioko Elizaldeko udal igerilekua itxi dute matxura batengatik

Aritz Maldonado 2025ko ira. 1a, 15:01

Matxura goizean gertatu da, eta ur hornidura eten egin behar izan dutela azaldu du Elorrioko Udalak ohar baten bidez. "Ahalik eta lasterren" konpontzeko lanean ari direla gehitu dute ohar berean. Honenbestez, Elizaldeko igerilekua itxita egongo da "abisu berri bat" izan arte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!