'Establezimendu lagunkoiak' aurkeztu du Elorrio Lagunkoia Txantxibirik

Anboto 2025ko uzt. 14a, 09:46

Elorrio Lagunkoia Txantxibiri, Euskadi Lagunkoia, EME eta Elorrioko udaleko ordezkariak, aurkezpenean.

Elorrio Lagunkoia Txantxibiri elkarteko kideek 'Establezimendu lagunkoiak' ekimena aurkeztu dute, Elorrio herri atseginagoa egin eta zahartze aktiboa sustatzeko. Kanpainara batu diren establezimendu eta tabernek pegatinak jarri dituzte euren ate eta komunetan. 

Hain zuzen ere, 'Lagunkoiak gara' edo 'Taberna lagunkoiak' pegatina duten establezimendu edo tabernetan, adineko pertsonek komuna erabili ahalko dute, ezer kontsumitu gabe. Proiektua, "herriko bi talderen arteko sinergiatik" sortu dela azpimarratu du Alazne Mendizabal Berdintasun zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!