'Belaunaldi Artean' programa "arrakastatsua" izan da Elorrioko Udalarentzat

Anboto 2025ko uzt. 3a, 11:51

Elorrioko gazte eta nagusien arteko ezagutza sustatzea da Belaunaldi Artean programa. Guztira, 237 lagunek parte hartu dute ikasturte honetan. 

Ikasturte osoan zehar Lourdesko Ama ikastetxeko, Txintxirri ikastolako eta Elorrioko Institutuko gazteek parte hartu dute; Mankomunitateko memoria taldeko partaideak, Nagusilagunekoak, Elorrio Lagunkoiakekoak eta adinekoen dantza tailerreko partaideak izan dira protagonista. "Adineko bakoitzak bere errealitatea dakar, bakoitzak bere profila du eta bat ere ez dago soberan; parte hartzaile guztiek dute zer eskaini", azaldu du Onditz Mendizabal programaren koordinatzaileak.

2024/2025 ikasturtekoa programaren hamargarren ikasturtea izan da. Datorren urteko programan parte hartzeko, 658 721 292 telefonora deitu behar da, edota sormening@gmail.com helbidera idatzi. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!