Eltxo tigrea detektatzeko zaintza programa aktibatu du Elorrioko Udalak

Anboto 2025ko eka. 25a, 12:38

Arg: Elorrioko Udala.

Eltxo tigrearen hedapena gelditzeko prebentziorako deia egin dute Elorrioko Udalak, Osasun sailak eta Neikerrek. Bide batez, herritarren laguntza eskatu dute, "ugalketa guneak kendu eta ur pilaketak sahiesteko". 2013an jarri zen martxan zaintza programa. 

Ordutik, tranpak jartzen dira herri inguruetan, arrautzak jartzen dituzten eltxoemeak erakartzeko. Udalaren arabera, eltxoek ur pixkat behar dute arrautzak jartzeko, besteak beste. Beste gomendio hauek ere zabaldu ditu Elorrioko Udalak: ur pilaketak sahiestea, ura dagoen zuloak estaltzea, ura pilatzen duten ontziak astean bi-hiru biderrez hustea, animalien edalontzietako ura bi edo hiru egunean behin berritzea...

Horrez gainera, Mosquito Alert aplikazioa erabiltzeko deia egin du, eltxoak identifikatzen laguntzeko, eta geolokalizatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!