"Edurne Eguren Lilika talde feministako kidea ekintzaile feminista izan da, erreferentea gutako askorentzat. Harreman handia izan dugu Edurnerekin, udaletxean askotan parte hartu izan du bileretan. Jada gure artean ez dagoen arren, bera eta bera moduko emakume ugari ibili dira urte askoan Elorrion berdintasunaren eta feminismoaren alde lanean eta borrokan; aurten omenaldia egin nahi izan diegu jada gure artean ez dauden emakume horiei", azaldu dute ohar baten bidez. Arrapaladaneko kideek Susy Magic / Magic Susy lana antzeztu zuten, begirada etorkizuneko Elorrion jarrita, "Eguneko Zentroa, eta Emakumeen etxe on eta duin bat izango duela" irudikatuz.