Elorrioko Udalak inkesta jarri du martxan Irisgarritasun plana osatzeko

Anboto 2025ko eka. 24a, 09:57

Elorrioko Udala Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala garatzen ari da, herritarrek ingurune zerbitzu eta baliabide irisgarriak edukitzeko helburuagaz. Ekimena Danona Gobernu Planean jasota dago. Inkesta jarri du martxan, herritarren iritzia jasotzeko. 

Inkesta uztailaren 4ra arte bete ahalko da. Plana, Geotech enpresari esleitu diote. Udalaren arabera, irisgarritasun soluzioetan eta administrazio publikoaren kudeaketa geoespazialean espezializatutako enpresa da. "Udaletik elorriar oro gonbidatu gura dugu galdetegia betetzera, norbere beharrak, esperientziak eta proposamenak partekatu ditzan. Denon ekarpena oso baliotsua delako udalerri irisgarriagoa eraikitzeko", azaldu du udalak ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!