[ARGAZKI GALERIA] Emozioz betea izan da 'Gorbeiatik Anbotora' bidaia musikala

Anboto 2025ko eka. 23a, 12:56

'Gorbeiatik Anbotora' izan da zapatuan Elorrion; iaz Igorren (Bizkaia) izandako arrakasta errepikatu dute. Argazkiak Asier Olazarrenak dira

Elorrioko musika eskolako ikasle gazteen Besaide Band eta Arratiako ikasleen Gorbeia Ensemble taldeek indarra batu dute, beste behin, eta euregaz batera, hainbat gonbidatu izan zituzten kontzertuan: LOR taldeko Landerrek eta Kimetzek, Moonshine Wagon taldeak, Goizeder Abedinbar harri jasotzaileak, Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkariak eta Elorrioko eta Arratiako dantzariek ere parte hartu zuten musika, kultura eta euskal tradizioa batzen dituen ekitaldian. Maider Arangurenek egin zituen aurkezle lanak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!