Sabina Aizpururen 'JaiTaKolore' lanak iragarriko ditu Ferixa Nausikoak

Anboto 2025ko eka. 18a, 14:59

Sabina Aizpuru Agirre elorriarrak egin du aurtengo Ferixa Nausikoak iragarriko dituen kartela, 'JaiTaKolore'. Irailaren 6tik 14ra izango dira Elorrioko Ferixa Nausikoak. 

Epaimahaiko kideek ia aho batez aukeratu dute Aizpururen lana. Lanaren "dotorezia, garbitasuna eta egitaraua apaintzeko elementu aproposak edukitzea" nabarmendu dute. Horrez gainera, epaimahaikideek parte hartzea, lanen kalitatea eta proposamenetan genero ikuspuntua kontutan hartzea azpmiarratu dute.

Aurretik, herritarren euren gustokoena zein zen bozkatzeko aukera izan dute. Guztira, 444 boto jaso dira kultur etxean, eta 208 webgunean. Jai Batzordeak bi bilera ireki egin ditu, eta hirugarren baterako deialdia egin dute; ekainaren 24an izango da, 18:30ean, Iturri Kultur Etxeko areto nagusia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!