Merkataritza bonuen kanpaina "guztiz arrakastatsua" izan da

Anboto 2025ko eka. 12a, 14:07

EMEko kideak eta Julene Lazkano alkatea. ELORRIOKO UDALA

Komertzio txikiei laguntzeko helburuagaz sorturiko Elorrixon dendarik denda kanpaina "guztiz arrakastatsua" izan dela azaldu du Elorrioko Udalak ohar baten bitartez. Aurten, 27 merkatarik parte hartu dute maiatzeko bonu kanpainan, eta udalak ia 2.000 bonu banatu ditu horien artean.

Herritarrek hamar euro aurreztu dituzte 30 euroko erosketa bakoitzagaitik. "Kanpainak iraun duen artean, 1.973 bonu trukatu dira guztira. Hortaz, Elorrioko Udalak 19.730 eurogaz lagundu dio kanpainari aurten, komertzioei saldutako bonu bakoitzeko hamar euro emanda", azaldu dute ohar baten bitartez. "Komertzio txikiei laguntzeko helburua duen kanpaina honegaz, udalak tokiko komertzioa bultzatu gura du", gehitu dute.

Euskaraz ikasteko laguntzak
Udalak azaldu du euskararen erabilera indartzeko diru laguntza deialdi bi egin dituela. Bata helduentzako euskara ikastaroetako matrikulazioa ordaintzeko da, eta bestea gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu dutenentzat da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!