[EGITARAUA] Anari, Bascolombia, Olatz Salvador eta Sol Band palestinarrak, besteak beste, Elorrioko Musikaireren 25. urteurrenean

Aritz Maldonado 2025ko eka. 13a, 12:42

Gaur goizean aurkeztu dute Musikareren edizio berria, 25.ena, hain zuzen ere. Uztailaren 5etik 27ra bitartean egingo dute, eta aurtengoan ere, musika eta dantza garaikidea izango dira protagonista nagusiak. Besteak beste, Euskadiko Ikasleen Jazz Orchestra, Audience, Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta Anariren kontzertuak egongo dira. Azken urteetan egonkortu den dantza garaikide ikuskizuna uztailaren 20an izango da, domeka; Lasala, HURyCAN, Kiko López eta Qabalum konpainiek egingo dute dantzan. Sol Band palestinarrek uztailaren 13an eskainiko dute kontzertua. 

 

MUSIKAIRE 

  • Uztailak 5, EIJO, 22:30ean, plazan. 
  • Uztailak 6, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen'Ostirala iritsi da!', 19:00etan, plazan. 
  • Uztailak 11, Audiencen 'Bob Dylan berrikusia', 20:00etan, Lariz jauregi. 
  • Uztailak 12, Anari, 20:00etan, Lariz jauregian. 
  • Uztailak 13, Sol Band, 19:00etan, Lariz jauregian. 
  • Uztailak 18, Bascolombia (Oreka TX + Phonoclórica), 22:30ean, plazan. 
  • Uztailak 19, Pettiren XX ta bortz, 22:30ean, plazan. 
  • Uztailak 20, Dantza garaikidea: Lasala, HURyCAN, Kiko Lopez, Qabalum. 
  • Uztailak 25, Arimasoul, 20:00etan, Arespakotxagan. 
  • Uztailak 26, Olatz Salvador, 22:30ean, plazan. 
  • Uztailak 27, Sustraiaren matxinada (Gorka hermosa eta Garikoitz Mendizabal), 19:00etan, Arespakotxagan. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!