Elorrioko Kickboxing eta Muay Thai Openak laugarren aldia beteko du zapatu honetan. Aurre aldietan lez izen-emateak arrakasta izan du eta 200 parte hartzaile inguru batuko dira modalitate guztiak kontuan hartuta. Honako mailetan banatuko dira: haurrak, kadeteak, juniorrrak, seniorrak eta masterrak. Iaz hasitako bideari jarraituz, modalitate inklusiboaren modalitatea ere sartu dute.
Hilario Azkarate pilotalekuan jarritako hiru tatamitan banatuko dira borrokaldiak, 10:00etatik 16:00 ingurura. Lehiaketa ofiziala dela zehaztu dute antolatzaileek eta Euskal Boxeo Federazioaren eta Euskal Kickboxing Sailaren ofizialtasunpean eta Eusko Jaurlaritzaren babespean egingo da.
Lehiaketa baino egun bat lehenago, barikuan, pisaketa ofiziala egingo da Bikale Cafe & Lounge Bar tabernan.