Atzo Espainiako Koparen barruko lasterketa lehiatu zuten Lizarran eta Aroa Gorostiza Ulloa elorriarra podiumera igo zen, bigarren tokian. Lasterketako lehen zatian izandako ihesaldi saiakerak ez ziren gorpuztu. Lezaun mendatean indartsuenak nabarmendu ziren, zortzi txirrindulariko taldetxoa sortuz. Gorostiza taldetxo horretan zegoen. Azken kilometroan, denak elkar zaintzen zebiltzala, Sophia Sammons-ek erasoa jo zuen eta orduan hartuko metroak nahikoa izan ziren lasterketa irabazteko. Taldetxoko esprintean Gorostiza izan zen indartsuena.
Eulen-Nuuk taldeko txirrindularia sasoian dago. Joan zen astean Euskadiko txapeldun geratu zen errepidean.
Aroa Gorostiza ezkerrean, sari banaketa ekitaldian (Argazkia: rfec)