Betsaide Elorriok Euskal Ligako finala jokatuko du zapatuan

Joseba Derteano 2025ko mai. 30a, 11:00

Betsaide Elorrio taldeko jokalariak, zelaian batuta. ELORRIO RUGBY TALDEA

Liga erregularreko liderrak denboraldi bikaina borobildu dezake Gasteizen jokatuko duen finalean. 

Betsaide Elorrio gizonen taldeak Euskal Ligako txapelketako finala jokatu du bihar, 17:30ean, Gasteizen, Universitario Bilbao taldearen aurka. Talderik onena izan da liga erregularrean, eta denboraldi bikaina borobildu dezake. Ez zaio animorik faltako, klubak autobusa antolatu duelako taldeari hauspoa emateko.

DRTk ezin
Bestalde, Durango Rugby Taldeko neskak ezin izan dira finalera heldu. Joaneko partidua 14 puntugaitik irabazi zuten Arripausuetan, baina itzulikoan, Gasteizen, 27 puntugaitik galdu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!