Astelehenean hasiko dituzte Buzkantz kaleko lanak

Anboto 2025ko mai. 26a, 06:00

Astelehenean, maiatzak 26, hasiko dituzte Buzkantz kaleko lanak. Besteak beste, espaloiak zabalduko dituzte, zebra bideak altxako dituzte, bizikletentzako bidea eta hodien sistema ere berrituko dute. Guztira, 320.000 inguruko aurrekontua dute lanek. 

Lanen eraginez, ibilgailuen zirkulazioa itxita egongo da uztailaren amaiera arte; garajeetarako sarbidea zabalik egongo da. Esan bezala, kalea urbanizatzeaz gainera, ibilgailuen bidea estututu eta espaloia zabalduko dute, ibilgailuek abiadura moteltzeko. Bestetik, fatxadetan dauden kable batzuk kendu egingo dira, eta estolderia bereizlea ezarriko da. Lehenengo fase hori egin ostean, Udaltzaingoen biribilguneko euri-uren hoditeria berria jartzeko lanak hasiko dituzte, "prezipitazio handiak daudenetan urez betetzen direlako". Lan horiek uztail bukaeran hasi eta iraileko lehen astean amaitzea aurreikusten du Elorrioko Udalak. 

Guztira, lanak bost hilabetean amaitzea aurreikusten du Elorrioko Udalak, eta 321.363 euro bideratuko ditu lanetarako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!