Elorrioko komertzioak eta udalak 'Geuria ebali zeinke' kanpainagaz bat egin dute

Anboto 2025ko mai. 19a, 06:00

Elorrioko Altzau Burua taldeak taldeak bertako merkatariekin eta udalarekin elkarlanean, telefono erabileraren inguruko kontzientziazio kanpaina jarri du martxan: 'Geuria ebali zeinke'. 

Kanpainara batu diren komertzioek eta udal eraikinek pegatina bat jarri dute atarietan; horrela, herritarrek premia dutenean bertako telefonoa erabili dezaketela adierazten dute. Kanpainaren helburua, mugikorraren erabilera osasuntsua sustatzea eta "elkartasun sare txiki bat" eratzea da. "Herriko giroa zaintzea guztion ardura da, eta ekimen honek adierazten du herri oso bat egon daitekeela prest, teknologiarekin harreman osasuntsuago bat izateko bidean elkarri laguntzeko", azaldu dute. Kanpainaren baitan, ikasleak ikastetxeetan Miren Rosen eskutik formakuntza saioak jasotzen ari dira, eta maiatzaren 27an gurasoentzako saio bat egingo dute, baita ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!