Horrela, Elorrion zaintza lanak edo zaintzarekin harremana duten ekintzak garatzen diren tokiak identifikatu dituzte, zaintzaren mapak osatuz. "Haur eta gazteek, Elorrion zaintza non, norengandik eta nola ematen den ezagutu eta hausnartzeko aukera izan dute, ulertuz zaintza herriko leku desberdinetan ematen dela eta ondorioz komunitate osoaren inplikazioa eta ardura ezinbestekoa dela", azaldu du udalak ohar baten bidez. Ginkanak egiteaz gainera, 'Zaintzari bidea zabalduz, goazen eskolatik herria' unitate didaktikoa landu dute ikastetxe guztietako ikasleek.