Elorrioko Xake Eskolako umeak Euskadiko finalera sailkatu dira

Anboto 2025ko mai. 13a, 10:00

Elorrioko Xake Eskolako umeak Getxon.

Getxon lortu zuten sailkapena, domekan, Bizkaiko azpitxapeldun geratuta.

Eskola kirolaren barruko jardunaldiak hainbat xake eskola batu zituen domekan Getxoko Fadura kiroldegian. Haur-kategorian Elorrioko Xake Eskolako umeak Bizkaiko azpitxapeldun geratu eta Euskadiko eskolarteko kirol jokoen finalerako sailkatu ziren. Final hori maiatzaren 31n izango da, Gasteizen. Bertan Madrilen izango den Espainiako finalera sailkatzeko aukera izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!