Udalatx mendian istripua izan duen pertsona bat erreskatatu dute

Anboto 2025ko mai. 11a, 14:05

Gaurko erreskateko irudia (Argazkia: Segurtasun Saila)

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) helikoptero batek mendizale bat erreskatatu du Udalatx mendian erorikoa izan ondoren. Zauritua Arrasateko ospitalera eraman dute, Segurtasun Sailak ohar batean informatu duenez.

Gaur, 10:30 inguruan, SOS Deiak 112 zerbitzuak abisu bat jaso du, Udalatx mendiaren tontorretik gertu mendizale bat erori dela jakinaraziz.

ZEUko helikoptero batek istripua izan duen pertsona, 62 urteko gizonezko bat, erreskatatu eta aparkaleku batera eraman du. Handik, Debagoieneko Ospitalera eraman dute anbulantzia baten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!