Itsaso Basauri Elorrioko Kultura eta jaietako zinegotziak tokiko ekoizleak gonbidatu ditu "aniztasuna bermatuko duen azokan" parte hartzera. Gehienez, 49 postu jartzea aurreikusten du udalak. Nekazari eta artisauek HAZen entregatu beharko dute inprimakia, edota, usaleko webgunearen bidez, ohiko ziurtagiri digitalen bidez.