Bisquerten 'Ombuaren itzala' Elorrion proiektatuko dute

Anboto 2025ko mai. 2a, 10:09

'Ombuaren itzala'-ren grabazioa.

Patxi Bisquert aktore eta zinemagile gipuzkoarrak zuzenduriko Ombuaren itzala filma Elorrioko Arriolan emango dute asteburuan.

 Pelikulak Pello Mari Otaño (Zizurkil (Gipuzkoa), 1867 - Rosario (Argentina), 1910) bertsolariaren bizitza eta lana aztertzen ditu; Otañok hainbat bider emigratu zuen Argentinara, eta arrasto sakona utzi zuen han. Hain zuzen ere, ekoizpena elkarlanean egin dute herrialde amerikarreko eta Euskal Herriko herritarrek. Pelikulak bertsolari zizurkildarraren bizitzako hainbat pasarte batzen du, eta Zizurkilen bertan proiektatu zuten estreinakoz. Gero, beste hainbat tokitan ere egin dituzte emanaldiak; besteak beste, Zornotzan. Otaño oso garrantzitsua izan zen, bai bertsolaritzan bai euskalgintzan, eta lan handia egin zuen bertsoak sortzen eta bertsolaritza biziberritzen. Hain zuze ere, pelikula hau egitearen helburuetariko bat Otañoren bizipenak ahalik eta jenderik gehienari hurbiltzea da. Elorrioko emanaldiak zapatuan, domekan eta astelehenean izango dira, 20:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!