Elorriok eguneko zentroa behar duela eskatzeko Aldundian egon dira

Anboto 2025ko api. 25a, 12:00

'Elorrion Eguneko Zentroa Orain!' plataformako kideek, eguneko zentroko erabiltzaileen senideek eta udaleko kideek Bizkaiko Foru Aldundia bisitatu dute herrian eguneko zentroa ireki dezan eskatu diote Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintzako foru diputatu Amaia Antxutegiri. Elorrioarrei Durangoko eguneko zentrora joateak zer suposatzen dien azaldu diete. 

"Epe laburrean 16 izango dira Elorriotik Durangora joango diren erabiltzaileak, eta badakigu joera hori areagotu baino ez dela egingo. Horrek guztiak indartu baino ez du egiten gure herrian eguneko zentro baten beharra", azaldu du Julene Lazkano Elorrioko alkateak. Besteak beste, garraioan hobekuntzak egitea ere eskatu dute Aldundian, zerbitzua bera emateaz gainera, zerbitzu hori "kalitatezkoa eta duina" izatea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!