Zatoz Gurekin programa Elorrion erroldatuta dauden emakumeei bideratutako topagunea da, partaideei ahalduntzeko eta gazteleraz alfabetatzeko tresnak eskura jartzen dizkiena. Besteak beste, gazteleraz ikasi eta hobetzeko ikastaroak ematen dira, ahozkoak zein idatzizkoak; gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan akonpainamendu indibidualizatua eskaintzen du; eta Elorrioko askotariko komunitateak ezagutu eta haien testuinguruaren berri jakitea ahalbidetzen du. Oinarrizko euskaraz ikasi eta euskal kultura ezagutzeko programa ere badute, AEKrekin elkarlanean.
Saioak astearte eta ostegun goizetan garatzen dituzte, 10:00etatik 12:00etara, San Juan kaleko Ametsola gunean. Zatoz Gurekin programan parte hartzeko interesa izanez gero, Miriam Caro eta Zorione Cuesta dinamizatzaileekin kontaktuan jarri daiteke, 617 06 42 22 telefonora deituta, edota bi helbide hauetara idatzita: zorione@zabaltzen.sartu.org eta miriam.caro@zabaltzen.sartu.org.
.