Bisita gidatuak, Elorrioko lekurik esanguratsuenak ezagutzeko

Anboto 2025ko api. 11a, 11:25

Argiñetako nekropolia. elorrioko udala

Aste Santurako hitzorduak antolatu dituzte, Elorrioko eraikin eta monumenturik esanguratsuenak bisitatzeko

Elorrioko Turismo bulegoak hitzordu bereziak antolatu ditu Aste Santuko egunetarako herriko eraikin eta monumenturik esanguratsuenak ezagutzeko. Guztira, zazpi bisita gidatu antolatu dituzte, lau euskaraz eta hiru gaztelaniaz. Apirilaren 17an eta 19an, Basilikaren barrualdea ikusteko aukera egongo da; 16 urtetik gorakoek kanpandorrera igotzeko aukera izango dute, gainera. Apirilaren 17an eta 18an, Argiñetako altxorretara egingo dute irteera, bertako nekropolia hobeto ezagutzeko. Apirilaren 18an eta 20an, Gurutzeen ibilbidea lez ezagutzen dena egingo dute, Elorrion dauden bederatzi gurutzeak ezagutzeko; Kurutzebarri, Kurutzondo, Ganondo eta Txanberikoa ezagutzeko, adibidez, herrigunetik irtengo dira. Apirilaren 19an, hiribilduan sakonduko dute.

Bisita bakoitzagaitik hiru euro ordaindu beharko da, eta aurretik izena eman beharko da, turismoa@elorrio.eus helbidera idatzita, edo 946 820 161 edo 688 776 270 telefonoetara deituta. Gutxienez, bost laguneko taldeak osatu beharko dira bisitetarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!