Uztaila Oparo udalekuetan izena emateko epea, zabalik

Anboto 2025ko api. 8a, 09:41

Urtero moduan, herri kanpamenduak antolatu ditu Elorrioko Udalak; apirilaren 25era bitartean zabalik dago izena emateko epea. Elorrioko ikastetxe eta klubek ere hainbat ekintza antolatu dituzte.

Udalekuak bi adin tartetan banatu ditu udalekuak, alde batetik, 2017 eta 2022 urteen artean jaiotakoak, eta bestetik, 2013 eta 2016 bitartean jaiotakoak. Hiru txanda eskainiko dira, lau astekoa (ekainaren 30etik uztailaren 24ra), eta bi astekoak (ekainaren 30etik uztailaren 11ra edo uztailaren 14tik 24ra). 

Bestetik, Txintxirri Ikastolak hiru ekintza antolatu ditu ekainaren 23tik uztailaren 11ra bitartean: Eman hegoak udaleku irekiak, Enjoy English eta Dantza udalekua. Lourdeseko Ama ikastetxean, bestalde, Summer Fun antolatu dute, ekainaren 23tik uztailaren 4ra arte. Amaitzeko, CD Elorriok Beta teknifikazio campusa antolatu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!