Elorrioko merkataritza suspertzeko laguntzen deialdia argitaratu du udalak

Anboto 2025ko api. 7a, 13:21

Hutsik dauden merkatal lokaletan jarduera ekonomikoa martxan jartzen duten ekintzaileentzako diru laguntza deialdia argitaratu du Elorrioko Udalak. 

"Une hauetan bizi dugun globalizazioaren, internet bidezko eta saltokigune handien garaian, saltoki txikia inoiz baino zaurgarriagoa da. Elorrio ez da salbuespen bat, eta azken urteotan hainbat lokal, negozio eta ostalaritzako establezimendu ixten ikusi dugu", azaldu du udalak ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!