Kirol Astea egingo dute Elorrion apirilaren 22tik 25era

Anboto 2025eko apirilaren 5a

Lehen Hezkuntzako gazteendako antolatu du Elorrioko Udalak Kirol Astea. Apirilaren 22tik 25era bitartean, bederatzi kirol desberdinetan parte hartu ahalko dute. 

Txirrindularitza, pilota, saskibaloia, mendi-irteera, areto futbola, herri-kirolak, errugbia, futbola eta eskubalaoia dira aukerak. Goizez eta arratsaldez egingo dituzte jarduerak, 10:00-13:00 eta 16:00-18:00 bitartean. 

Apirilaren 7a da izena emateko azken eguna, eta jarduerak doakoak izango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!