Parte hartzaileek zale@tutamail.com helbidera idatzi beharko dute izena emateko. Jasotako eskaera guztien artean, formatu handiko bi antzezlan eta formatu txikiko beste bi aukeratuko ditu hautaketa batzorde batek; batzordea Arriolako kultur dinamizatzaileak, Arrapaladan taldeko kideek eta Elorrioko kultur eragile desberdinek osatuko dute.
Dokumentazioa apirilaren 27ra bitartean aurkeztu ahalko da, eta hautaketaren berri maiatzaren 7an emango da.