Gaur, martitzena, hasi dituzte Zenita eta Gaztaineta lotzen dituen bidea egonkortzeko lanak. "Azken urteotako euri-jasek ezegonkortu egin dute errepidearen hasierako lubetaren zati bat, eta beraz, harri-lubeta bat jarri eta bidearen egonkortasuna bermatzeko lanak hasi ditugu", azaldu du udalak ohar baten bidez.
Bidearen ezaugarrien ondorioz, bypassa jarri dute, Gaztainetako bizilagunak etxebizitzetara sartu ahal izateko. Udalak lanak lau astean bukatzea aurreikusten du, eta kostua 97.344 eurokoa izatea aurreikusten du.