"Familia unitatea osatzen duen eta laguntzak helburu duen seme-alabarekin erroldatuta dagoen aita edo ama izan daiteke laguntzaren onuraduna. Partekatutako zaintza ematen denean, aita eta amaren arteko adostasuna ez dagoenean, bakoitzari dagokion zati proportzionala aitortuko zaio kontuan hartuta seme-alabaren zaintzarako oanrtu zaion denbora", azaldu du Elorrioko Udalak ohar baten bidez. Laguntzaren zenbatekoa, errenta mailaren eta familia unitatea osatzen duten pertsona kopuruaren arabera kalkulatuko da.