Elizaldeko igerilekuetako taberna kudeatzeko lizitazioa zabalik dago

Anboto 2025ko mar. 17a, 11:45

Martxoaren 22ra arte egongo da Elorrioko Elizaldeko igerilekuetako taberna kudeatzeko lizitazioa zabalik. Kanpoko igerilekuen denboraldia ekainaren 9tik irailaren 7ra arte luzatuko da. 

Lizitaziora aurkezten diren pertsonek 2.000 euroko gutxieneko kanona jarri beharko dute, eta eskaintzarako ez da gehienezko kopururik egongo. Taberna kudeatzeaz gainera, igerilekuko komun publikoak garbitzeaz arduratuko direla jasotzen da pleguetan. Elorrioko Udalak, ostera, bere hain hartuko ditu uraren, argiaren eta gasaren gastua. 

Esleipena onartzerakoan kontutan hartuko dira aurkezten direnek proposatzen duten proiektu orokorra (produktuen eskaintza eta prezioa, garbiketa programa, birziklatze programa), baliabide materialak eta lan esperientzia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!