Berbalagunek proiektu berria abiatu du: gertuko altxorrak ezagutzeko paseo gidatuak. Urtean hiru-lau pasialdi gidatu antolatuko dituztela iragarri dute. Lehenengoa martxoaren 27ko eguenean izango da, Elorrion. Rikardo Ajuriaren konpainian Elorrioko kaltzadak eta bestelako bitxikeriak ezagutuko dituzte.
Ibilbidea honako hau da: Elorrioko plaza - San Agustin - Aramiño - Berriozabaleta - Arauneta - plaza. 10:00etan Elorrioko plazatik irtengo dira.
Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Telefono honetara idatzi edo deitu daiteke: 639 400 786.