Betsaide Elorriok eta Durango Hirumetek derbia jokatuko dute zapatuan

Anboto 2025ko mar. 14a, 13:06

(Argazkiak: Luis Iturrioz eta Pedro Moreno)

Elorriarrak lider daude eta durangarrek beheko postuetatik aldentzea dute helburu.

Betsaide Elorriok eta Durango Hirumetek derbia jokatuko dute zapatuan, 17:00etan, Elorrioko San Roke errugbi zelaian. Euskal Ligako liderra den Elorrio irabazteko faborito argia da: jokatutako 15 partiduetatik 14 irabazi ditu orain arte eta lider dago. Bigarren sailkatuta dagoen Getxok baino hiru garaipen gehiago ditu. Azken garaipena joan zen asteburuko da, Kanpanzar-Arrasate taldearen zelaian lortutakoa: 17-21.

Durango Hirumet, aldiz, beheko postuetan dabil. Une honetan bederatzigarren kokatuta dago, azken bigarren tokian. Orain arte lau garaipen eskuratu ditu. Joan zen asteburuan, partidu estu batean, 17-25 galdu zuen Atletico San Sebastian taldearen aurka.

Euskal Ligan dabilen eskualdeko hirugarren ordezkariak, Urgozo Zornotza taldeak, etxean jokatuko du asteburuan. Zapatuan, 16:30ean, BRT Menditarrak taldea hartuko du. Zornotzarrak sailkapeneko azkeneko tokian daude une honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!