Martxoak 8

"Bizitza erdigunean" erakusketa ikusgai dago Elorrion

Irati Otadui 2025ko mar. 4a, 10:01

Elorrioko Udala.

"Bizitza erdigunean" erakusketa eta tailerrak egingo dituzte Elorrion martxoan zehar.

Irekiera martxoaren 3an izan zen, Iturri Kultur Etxean. Hainbat jarduera antolatu dituzte erakusketa osatzeko. Adibidez, martxoaren 10ean bisita gidatua egongo da, arratsaldeko 18:00etan.

Erakusketa hau REAS (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) antolatu du eta Ekonomia Solidarioari begirada feminista emateko izango da. Bertan, gaur egungo sistemaren alternatiba sozioekonomikoak, feministak eta solidarioak jarriko dira ikusgai.

Erakusketa honen helburua, ekonomia solidarioa eta feminista indartzen lagunduko duten hizkuntza eta narratiba komunak sortzea da. Gizartea sentsibilizatzeko tresna bat dela adierazi dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!